XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ez diteke zeruko bizimenik izan; Jaunaren itzak zeruko bizimena ematen bai digu.

Nekazariak ez baditu bere lur - soro landak sasoi sasoiean, ez dezake erein ezertxore; eta guk ere ez badegu gure biotza Jaunaren itza entzuteko sasoi onean jartzen, ez dezakegu bertan gauza onik erein; eta ereiten badegu ere, etzaigu ale onik aziko; geroztik Jaunaren itza, gauza bikañena dala ta, munduan ereindako ale ta azi guziak baño irabazi aundiagoa ematen digula ta, gorde bear degu beti biotz-biotzean.

Lurrezko azi-aleak lurrezko irabaziak dakarzkigute; Jaunaren itzak berriz zerukoak.

Lurreko ale-aziak ustelkorrak dira; beraz ezin eman gauza iraunkorrik; Jaunaren itzak ordea ustelkorrik ezin eman; iraunkorrak berriz bai.

Nekazariak lugin deitzen diran gisara, sermolariak zerugin deitu ditezke; bada ale ona gure ariman erein da, arima txukundu ta edertu egiten digute; Jaungoiko gure Jaunak bere seme Jesus onaren antzeko biotza daukagula ikusirikan, onetsi ta bedeinkatzen gaituela.

Eta sermolariai ta begiramentu ta zor aundia izan bear diegula ¿zertako esan?.

Ez dago ez mundu oso-osoan Jaungoikoaren itza baño azi-ale bikañagorik.

Agustin pekatuetan leporaño zebillela ta Jaunaren itza entzun da pekatutik iges egin zuen; Madalena emakume kaskariña zala ta Jaunaren itzak on-bideratu zuen; Paulo kristau etsaia Damaskoko bidean kristau arrapaketan ari zala ta Jaunaren itz deiak ere Jaunagana biurtu izan zuen.

¿Zertarako jarraitu geiago, baldin badakizute Jaunaren itzaren indarra?.

Al badezute bildu itzatzute donokian (zeruan) dauden santu guziak: eta ea nolatan zeruratu ote diran berai galdetu ezkero, erantzungo liguteke: Jaunaren itza gogoan eduki ta.